miércoles, 21 de abril de 2010

SANTAKUTZAK - ENSAIUAK


Aupa Gaztiak!

Huek dittuk/n tanborradako ensaio egunak:

- Apirilak 22, 19:00etan

- Apirilak 29, 19:00etan

- Apirilak 30, 19:00etan

- Maiatzak 2, JENERALA, 18:00etan

OSO INPORTANTIA AZALTZIA!!! (bastante gaixki jotzeiuta)

PD: ekitaldi hau gaztetxeko taldeko ta trapuzarrak taldeko jendiai zuzendua dek!!

Maiatzak 2ko AFAYA 21:00tan izangoa!!!

lunes, 19 de abril de 2010

XXI. URTEMUGA

ALDAKETAK!!!

Gundestrak-eko baterijolea lesionatu indala eta, Gundestrak-en partez beste herriko talde batek jokoik: Children of the grave-ek!!!

sábado, 17 de abril de 2010

XXI. URTEMUGA


Aupa gaztiak!!!

Danok dakigun bezela hurrengo ostiralian, apirilaren 23an, Zestuako Gaztetxian XXI. Urteurrena ospauko deu. Jaialdi honek honako egitaraua izangou:

- 18:00etan bideo emanaldia: "Euskal Jai Gaztetxea bizirik, hutsaren kronika"

- 19:30tan paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Sua eta bonbonak gaztetxearen kontu. Kuadrila bakoitzak behar dituen adina tortila egin beharko ditu.

- 21:30tan aldez aurre prestatu ditugun tortilekin luntxa. Edaria gaztetxearen kontu. Luntxarekin batera, bideo muntai bat izango dugu ikusgai.

- 22:30tan Kontzertuak: Egurra Ta Kitto eta Gundestrak.

Animatu eta parte hartu!!!

Herri Bat, Gaztetxe Bat!!!

Zestuako Gazte Asanblada

martes, 13 de abril de 2010

ASANBLADA. XXI. URTEMUGA - SANTAKUTZAK!!!

Aupa Gaztiak!

Ostiral hontan, gaueko 21:30tan, asanblada ingoiu/ñau XXI. urteurrenan inguruan hitzeiteko. Gogorau urtemugan ospakizunak datorren ostiralean, apirilaren 23an izangoiala.

Urtemugaz gain, Santakutzak e bertan dazkaulata, puntu batzun gañian hitzein berra ziok/n.

Ostiral hontan ikusiko gealakuan,

EURRA EMAN TA GAIZTUAK IZAN!!!

Zestuako Gazte Asanblada

martes, 23 de marzo de 2010

I. Bertsolari Gazteen Saioa

Bertso saioak oraindik ere ematen duela zer esana! Oraingo honetan saioaren inguruko balorazio edo kronika batekin gatozkizue.

Ikiarriya!

Ustet hitz honekin balorau genula zestuar danok gaztetxeko bertso sayua! Asteazkenetik sarrera guztiyak salduta, 130 sarrera, gaztetxia goraño beteta eongo zala jakiñekua zan! Bertsolayan kartelak e asko prometitze zun, ta nik uste sayuak beak etziyola inorri defraudau.

Hasieratik ikuste zan jendia bero bero inda zeola ta horrek, egiya esan, asko lagundu ziyoen bertsolayai, beayek bukautakuan esate zuen bezela, hola erreza dek bertsotan itia!

Sayua earki hasi zuen bertsolayak, beayen burua zestuko topaketetan jarriz, eta atxilotutako gazte hayei babesa emanez. Oso ondo baita eneritz ta aitzol e beayen buruak Pio Baroja ta bere amantian papelian jarrita. Halare, sayuan txispa Beñat-en ariketan piztu zan, argi erakutsi zun dakan erreztasuna bertsotan iteko, entrenadore papelian jarri ta bere ekipua osatzen, bata mozkorra, bestia gerriko minez...

Hortik aurrea dana bikain. Amuriza oso ondo bakarka emakumeen berdintasuna eskatuz, baita aitzol e, zestuko kirolaik onena Jon uria zela esan etzigun ba! Ekhi berriz jainkosan papelian ezin hobe, ta eneritz ta jone beti bezela bertsoak oso ondo osatuz.

Ezin ahaztu gure gai jartzailiak intzun papel ona ere, zorionak amaiur!!!
Egiya esan, antolatzailian aldetik holako beste bat montatzeko aitzakik ezteu falta!

Eskerrikasko bertan eontzinaten guztiyai, ta nola ez hirire bai nekane!

Hurrenarte!

Zestuako Gazte Asanblada

Sagardotegira Irteera

Oharra:

Martxoaren 27rako sagardotegira irteera antolatzeko asmoa zegoen. Baina jende nahikoa bildu ez dela eta, irteera bertan behera uztea erabaki dugu.

Barkatu eragozpenak,

Zestuako Gazte Asanblada

Droga Astea

Oharra:

Hasiera batean, aste honetarako drogaren inguruko lanketa bat geneukan prestatuta, baina barne arazoak direla medio, atzera botatzea erabaki dugu.

Barkatu eragozpenak,

Zestuako Gazte Asanblada